229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta, hala bada, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Oteitzan, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1613199