229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Katastroko 1. poligonoko 1186., 1187. eta 1188. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2016ko azaroaren 16an emandako ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen katastroko 1. poligonoko 1186., 1187. eta 1188. lurzatien xehetasun azterlana, bolumen baldintzei eta gehieneko lerrokadurei dagokienez, Alberto Ciáurrizek, Ana Izaguirrek, Iñaki Ciáurrizek eta Elena Garciandiak eskaturik. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 09:00etatik 14:00etara.

Orkoienen, 2016ko azaroaren 16an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1613036