229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuan egin 2/2016 aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidezkoa, honako hauetarako: harri-lubetaren obra Sanin Bidean, Soltxagako Kontzejuan, Mendibil zubiaren konponketa, langile langabeen kontratazioa eta hari dagokion Gizarte Segurantza, Mendibilgo argiteria publikoa mantentzea eta Udalaren aseguruen polizak.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Oloritzen, 2016ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1613167