229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

1. eta 2. aldaketak 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2016ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak 2016ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Iguzkitzan, 2016ko azaroaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1613019