229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1739/2016 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “BIOFERTILEV”.

Ikusirik Jon Veramendi Charola Unibertsitateko irakasle titularrak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritza Ekoizpeneko Saila Sailari atxikiak eta “BIOFERTILEV” Ikerketa Proiektuaren arduradunak egin duen proposamena eskatzeko proiektuko lankide gisa, proiektu hori garatzeko ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko.

“BIOFERTILEV” ikerketa-proiektuak FEDER Funtsen finantzaketa dauka.

Kontuan hartuz proposamenak Ikerketa Zerbitzuaren zuzendariak ontzat eman duela.

Langileen Kudeaketarako Ataleko buruaren proposamenez, zeinak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia baitauka.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Hautaprobetarako deia egitea “TEC2014-58947-R” ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontratazioa egiteko.

Bigarrena.–Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Ebazpenaren parte gisa.

Hirugarrena.–Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari Ebazpen hau igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2016ko azaroaren 11n.–Ikerketako errektoreordea, Ramón Gonzalo García.

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da ikertzaileak aukeratzea proiektuko lankide gisa “BIOFERTILEV” ikerketa proiektua garatzeko ikertzaile horien lan kontratazioa egiteko gero.

Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Langileen Estatutuko 15. artikuluak ezartzen duen obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa. Helburua da in vitro biosaiakuntza bat diseinatzea tomate kailuekin. Hazkundea sustatzen duen edo estresaren aurrean babesten duen efektuaren analisia osagai desberdinetan in vitro biosaiakuntzaren bidez.

Maila profesionala: Proiektuko lankidea.

Iraupena: 2018/04/30era arte.

Langileen Estatutuari buruzko Legea garatzen duen abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren Testu Bateratuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da kontratuaren xede den lana erabat burutzen bada, horren arabera. Denbora hori ez da inoiz izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez izatea kontratua iraungitzeko zioa izango da.

Lanaldi-mota: partziala.

Diru gehigarriak ordainduko dira proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Haborokin horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen behin betiko txostena egin beharko du, eta aurrekontuan diru hornidura nahikoa eduki beharko da.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritu ahalko dira, betiere Espainian lan egiteko aukera ematen dien baimenaren jabe badira. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

c) Graduatu, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua edo titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Atzerriak lortutako titulazioak badira, beren homologazioa egiaztatzen duen sinestamendua eduki beharko da eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez egotea epai irmo baten bidez.

2.2. Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, eta kontratazioa egin arte bete beharko dira.

3.–Eskaerak.

Eskabideak aurkezteko epea bost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabide eredua esteka honetan dago: http://www.unavarra.es/digitalAssets/151/151465_100000Instancia-pruebas-selectivas-investigacion--version-octubre-2013-.pdf, www.unavarra.es helbidean, atal honetan: “Zerbitzuak/ Giza Baliabideak / Prozedurak / I-I / Giza Baliabideak / Ikertzaileen hautaprobak”, idazpuru honen azpian: Ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetan onartua izateko eskaera.

Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dituzte:

–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, bizileku- eta lan-baimenaren fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitae agiria, norberak egoki jotzen dituen merezimendu egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen den moduetako edozeinetan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, posta zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistroetako batera bidali aurretik.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera zigiluarekin recursos.humanos@unavarra.es helbide elektronikora.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

Eskatzaileetako inor baztertzen ez bada, lehiaketa publikorako onartu diren izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta hurrengo 5 egun balioduneko epean.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

4.4. Hautaketa prozesuko onartuen zerrendan edo 6.2 oinarriak aipatutako hautaketa prozesua gainditu dutenen zerrendan izangaiak sartu izanak ez du ekarriko inolaz ere unibertsitateak aitortzea izangai horiek deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak betetzen dituztela. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dute baldintza horiek betetzen dituztela, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.5. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa okerra edo faltsua bada edo jasotzen ez bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatuko duen ardura aitorpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa prozesua.

Izangaien merezimenduak balioesteko egingo da, aurkeztutako dokumentazioaren eta beherago zehazten den baremoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan izangaiek dauzkaten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta ez dira kontuan hartuko geroago lortzen dituztenak. Balioespen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Baremoa

–1. atala. 15 puntu, gehienez ere.

Izangaien ikasketa espedientea balioetsiko da espedientearen batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan, honako irizpide honi jarraikiz:

  • Gainditua edo baliokidetua, p. 1.
  • Oso ongi, 2 p.
  • Bikain, 3 p.
  • Ohorezko matrikula, 4 p.

Emaitza haztatuko da, titulazioaren arabera, honako faktore hauekin biderkatuz:

  • Faktorea = 3, Nekazaritza Ingeniaritza.
  • Faktorea = 1, beste ingeniaritza, arkitektura eta lizentziatura batzuk.

Horrez gainera unibertsitateko antzeko beste titulu batzuk edukia balioetsiko da, hala nola masterra (puntu 1, gehienez ere), edo doktoretza (3 puntu, gehienez ere).

–2. atala. 10 puntu, gehienez ere.

  • Landare bioteknologiarekin lotutakoa proiektuetan parte-hartzea: deialdi honetako gaiekin lotutako kontratu edo ikerketa beketan parte hartzeagatik, hautaketa-prozesu bat izan denean, gehienez ere puntu 1 kontratuko urte bakoitzeko (kontratuaren iraupena urte 1 baino gutxiago bada, proportzioan balioetsiko da).

–3. atala. 20 puntu, gehienez ere.

  • Egonaldiak nazioartean izen handia duten ikerketa zentroetan: puntu 1 deialdi honetan garatu beharreko eginkizunekin lotutako gaietan ikertzeko egonaldietan eman den urte bakoitzeko (urtebete baino gutxiago irauten badu, zati proportzionala emango da).
  • Argitalpenak bioteknologiako lan zientifikoen nazioarteko aldizkarietan.

–4. atala. 5 puntu, gehienez ere.

  • Elkarrizketa pertsonala: kontratazio batzordeko kideek elkarrizketa bat egingo dute aurreko atalen baturan 25 puntu baino gehiago ateratzen dituzten izangaiekin. Elkarrizketan balioetsiko dira kontratuaren xedea den gaiari buruz aldez aurretik dituen ezagupenak eta esperientziak.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 30 puntu da.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak 3. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 2. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, zozketaren bidez ebatziko dira.

Balioespen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batez bestekoa izango da.

6.–Hautaketa prozesua erabakitzea.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Balioespen Batzordeak errektoreari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetako kontratazio zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasi eta proiektua amaitzen den arte egongo da indarrean.

7.–Balioespen Batzordea.

–Batzordeburua: Jon Veramendi Charola, Unibertsitateko irakasle titularra, eta Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

–Idazkaria: Inmaculada Farrán Blanch, Unibertsitateko kontratupeko irakasle doktorea, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

–Batzordekidea: Luis Larraya Reta, Unibertsitateko irakasle titularra, eta Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

Balioespen Batzorde ordezkoa:

–Batzordeburua: Cristina Solano Goñi, Unibertsitateko irakasle titularra, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

–Idazkaria: Beatriz Soret Lafraya, Unibertsitateko irakasle titularra Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

–Batzordekidea: Luis Miguel Arregui Odériz jauna, kontratupeko irakasle doktorea, Nekazaritzako Ekoizpen Sailari atxikia.

Balioespen Batzordearen jarduerak, uneoro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen duenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Balioespen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

8.–Norberaren datuak babestea.

Norberaren Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezartzen duenarekin bat etorriz, izangaiek ematen dituzten datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa egitea da.

Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari buruzko datuak, edo kontratupekoak jasotzen dituen beste edozein ordainsariri buruzko datuak, erakunde horri lagatuko zaizkio. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.

9.–Errekurtsoak.

Zilegi da deialdi honen aurka, deialdiaren oinarrien aurka eta hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrendaren aurka honako errekurtso hauetako bat jartzea, indarrean diren arauetan xedatutakoaren arabera:

a) Aukerako berraztertze errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkatzen den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatzen den egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Balioespen Batzordeak deialdi hau aplikatzeko erabakitzen dituen gainerako egintzen aurka, zilegi da gorako errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F1612845