229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, ikastetxe publikoetako jantokiak erabiltzeko diru-laguntzak emateko. Laburpena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 322511.

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko urriaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen onestea ikastetxe publikoetako jantokiak erabiltzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdi honetan parte hartu ahalko dute Oltza Zendean bizi diren familiek, erroldatze agiriarekin egiaztaturik.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da egoera sozial eta ekonomiko ahulean dauden familietako adingabeek, eskatuz gero, inguru honetako ikastetxe publikoetako jantoki zerbitzuak erabili ahal izatea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://ayuntamientoolza.com

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa izanen da udal aurrekontuan urtero esleitzen dena.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Proiektuak aurkezteko, egutegiko 30 eguneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Hurrengo ikasturteetan, eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 20tik irailaren 20ra izanen da urtero.

Oltza Zendean, 2016ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1612982