229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2017ko urtarrilaren 1etik aitzinerako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Behin betiko onespena Akats zuzenketa

Ikusirik bi akats atzeman direla 2016ko 206. Nafarroako Aldizkari ofizialean, urriaren 25ekoan, argitaratu iragarki honetan: Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren karga-tasak eta prezio publikoak, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak. Honela zuzentzen dira:

Lehena.–Onetsitako zenbatekoen zerrenda “Prezio publikoak” izenarekin hasten da, eta hori ezabatu behar da, akatsa baita.

Bigarrena.–Behin betiko onespen honen aurka aurkez daitezkeen errekurtsoak ez dira paratu; hortaz, iragarki honetan zuzentzen eta paratzen da, haren aurka, aukeran, hauetako errekurtso bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, Udalaren osoko bilkurari, zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2016ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1612998