229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten:

Sustatzailea: CST-Navarra Asistencia Vehículos Industriales SLL. Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia, bulegoak eta ostatu-kafetegiarekin. Tokia: Hego Morea industrialdea, 48.; 5. poligonoa, 362. lurzatia.

Beriainen, 2016ko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1613042