229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Aurrekontuko 5/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2016ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2016ko aurrekontuan aldaketa egiteko 5/2016 espedientea onestea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Bargotan, 2016ko azaroaren 17an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1613043