229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Ordenantza, Herritarren zerbitzu pertsonal edo garraiozkoa edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2016ko urriaren 10ean egindako osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Herritarren zerbitzu pertsonala eta garraiozkoa edo auzolana arautzen duen ordenantza.

Aditzera ematen da ordenantza Udalaren iragarki oholean argitaratuko dela, hogeita hamar egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.

Arantzan, 2016ko azaroaren 16an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1613009