229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko aurrekontuan egindako 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

1/2016 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia

GASTUAK:

“Bideak moldatzea”: 20.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

“Estatuko eta Nafarroako Gobernuko diru-laguntza”: 20.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arantzan, 2016ko azaroaren 16an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1612994