229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2206E/2016 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena kontratazio mota eta lantokia/lan eremua aukera ditzaten sukaldariak (C) kontratatzeko zerrendetako izangaiek, bai parte hartutako azkeneko lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko zerrendetan daudenek, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek.

Sukaldariak (C) kontratatzeko indarreko zerrendak Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 19ko 60/2015 Foru Aginduan (horren bidez aldi baterako langileak kontratatzeko zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren Osasun Departamentuaren osasun zentro eta establezimenduetarako) ezarritako xedapenetara egokitzeko, beharrezkoa da zerrenda horietan dauden izangaiek lantokiak/lan eremuak aukeratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hamar egun balioduneko epea ezartzea, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, sukaldaria (C) kategoriako izangaiek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aldi baterako kontrataziorako zerrendetan badaude, kontratazio mota eta lantokia/lan eremua hauta ditzaten.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1613007