1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
125/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Antonio Iriarte Moncayola jauna, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Antonio Iriarte Moncayola jauna, Hezkuntza Departamentuko Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Ataleko burua, kargutik kentzea.
2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko azaroaren 14an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1612823