4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 45/2015 prozedura
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 45/2015 prozesuan berraztertzeko errekurtsoa ebazten duen autoa eman da 2016ko azaroaren 3an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Comercial Eransus SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.
Iruñean, 2016ko azaroaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1612540