228. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 126/2016 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 126/2016 prozesuan ebazpenak eman dira, eta haien kopiak interesdunen eskura daude bulego judizial honetan, interesdunek oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta United Energies Mtoi Wind Turbines SLUri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko azaroaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1613049