228. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Familia
Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 85/2016 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“63/2016 epaia.

Lizarran, 2016ko maiatzaren 19an.

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako dibortzio eskaeraren gaineko hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut, epaitegi honetan bideratzen ari baitira. Auzia Julián Palomar Crespo jaunak sustatu du, Alicia Fidalgo Zudaire prokuradore andreak ordezkatua eta, lege arloari dagokionez, Isabel Urzainqui andrearen zuzendaritzapean, auzi-ihesean deklaratu den Neiva Stobbe andrearen aurka. Epaia eman da honako hauek kontuan harturik:

Epaitza:

Osorik baiesten dut aurkeztutako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut auzilarien arteko ezkontza dibortzioz desegitea, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorioekin, eta zehaztapen hau eginda:

Julio Palomar Crespo jaunari esleitzen diot familiaren etxebizitzaren erabilera, Carcarren baitago, Paraje de la Venta 11-1 helbidean (sakabanatua)

Ez da erabaki berezirik hartu auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, bete dadila PZLaren 755. artikuluan xedatutakoa.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, jakinarazi eta hurrengo hogei egun baliodunean, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta. Idazki horretan, apelatzen den ebazpena aipatuko da, eta errekurritzeko asmoa duela adieraziko, aurkaratzen diren alderdiak adierazita (PZLaren 458 artikulua).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu behar dute organo judizial honek duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko, non eta errekurtsogilea ez den Fiskaltza.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.”

Eta Neiva Stobberi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2016ko urriaren 24an.–Justizia Administrazioaren letradua, Sara Otero del Amo.

Iragarkiaren kodea: J1612083