2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Bidausi Mankomunitateko batzar orokorrak, 2016ko azaroaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, tarifen eranskinari dagokionez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Garraldan, 2016ko azaroaren 16an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Juampérez Huarte.
Iragarkiaren kodea: L1612981