2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Akatsen zuzenketa, Zizur Nagusiko Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientean
Akatsa atzeman da Zizur Nagusiko Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedienteko bi kontu-sailen kodifikazioan. Kontuan hartuz aplika daitekeen indardun arautegia, zehazki Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. artikulua, Udalak, 2016ko abuztuaren 25eko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Zuzentzea 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean aurreikusitako bi kontu-sailen kodifikazioan dagoen akatsa. Hona hemen:
UDALAREN AURREKONTUA
Honako hau dioen tokian:
APLIKAZIOA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 92001 44900 | Animsaren informatika zerbitzuak | 70.000,00 |
9. GASTU ALORRA, GUZTIRA | 70.000,00 |
Honakoa behar du:
APLIKAZIOA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 92001 25000 | Animsaren informatika zerbitzuak | 70.000,00 |
9. GASTU ALORRA, GUZTIRA | 70.000,00 |
ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO AURREKONTUA
Honako hau dioen tokian:
APLIKAZIOA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
0 3261 51000 | Ustekabeak | 111,00 |
3. GASTU ALORRA, GUZTIRA | 111,00 |
Honakoa behar du:
APLIKAZIOA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
0 3261 22199 | Bestelako material inbentariaezina erostea | 111,00 |
3. GASTU ALORRA, GUZTIRA | 111,00 |
2.–Akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Zizur Nagusian, 2016ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1612855