228. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2016ko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Bidankozen, 2016ko azaroaren 9an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1613028