2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua. Behin betiko onespena
2016ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Tebasko Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 57. artikuluko 8. atalean, Tebas-Muru Artederretako Udalak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan lege beraren 79.2 artikuluari buruz ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (2016ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 26koa), eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2016ko azaroaren 2ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Tebas-Muru Artederretako Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 57. artikuluko 8. atalean, Tebas-Muru Artederretako Udalak sustatua.
Tebasen, 2016ko azaroaren 18an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
ERANSKINA
Aldatutako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1612585