228. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Agiriak luzatzeko tasak arautzen dituen ordenantza
Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Agiriak luzatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1613220