2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Aldaketa hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuetan Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2016ko azaroaren 11n egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Leozko Udal Planeko hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuak aldatzeko espedientea, Udalak berak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da planeamenduaren aldaketa horren hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, planoak kenduta. Ohartarazten da ezen, behin betiko onespen honen kontra, administrazio xedapen bat izanik, ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera. Hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak dira:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2016ko azaroaren 14an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
ERANSKINA
Amunarrizketako UE-1 unitatea (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1612808