2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Hirigintza hitzarmena jendaurrean
Leitzako Udaleko alkateak, Alkatetzak 2016ko azaroaren 18an emandako 2016/348 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea Leitzako UE-25 exekuzio unitatearen planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, Ignacio Soler Saenz de Valluerca jaunak, Papinda SLren izenean eta hura ordezkatuz, eta Leitzako Udalak sustatua.
Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23., 24. eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, dokumentua jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Leitzan, 2016ko azaroaren 18an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1613188