228. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2016ko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontua.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Garden, 2016ko azaroaren 15ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarries.

Iragarkiaren kodea: L1613202