2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
5. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Cortesko Udalak, 2016ko azaroaren 14an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 5/2016 aldaketa, 2016ko aurrekontuan eragiten duena.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.
Cortesen, 2016ko azaroaren 15ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1613029