2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Ordenantza fiskala, Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituena Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2016ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta xedatu zen hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, eta ohartarazten da ezen, epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko dela, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ondorio juridiko osoak sortuko, Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Gazolatzen, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1612837