2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
Akats zuzenketa argitara emandako tasetan
2016ko ekitaldirako karga-tasak argitaratu ziren 2015eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an, eta kontuan harturik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoa, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du kontribuzioari dagokion karga-tasan ikusitako akatsa zuzentzea eta, beraz, zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:
Zerga-tasak, 2016. urterako.
1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,3000an uztea.
2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,6213an uztea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,90ean uztea.
4.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:
–Batetik bortz urte bitarte: %2,5.
–Hamar urte bitarte: %2,4.
–Hamabortz urte bitarte: %2,3.
–Hogei urte bitarte: %2,3.
Tasa bere %14 horretan uztea.
5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.
Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
B.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burgin, 2016ko azaroaren 4an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L1613198