228. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11E/2016 EBAZPENA, urriaren 31koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena saneamendu proiekturako (bulkada bidezko kolektorea), Paternain-Arazurin, Ororbiako 3. poligonoko 140. lurzatian, Oltza Zendeako udal mugapean. Sustatzailea Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A. da.

2016ko irailaren 19an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko N) epigrafean sartua dago (Uraren goi hornidurarako eta saneamendurako hoditeriak, beste eranskin batzuetan jaso ez direnak, lurzoru urbanizaezinean paratzen direnean). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektatu den jarduketaren bidez, 20 ml handituko da kanalizazioa (DN200), eta hondeaketaren batez besteko sakonera, profileko koten artean, 2,60 m eta 3,10 m artekoa izanen da; erregistroko putzu berri bat ere eginen da. Jarduketa Oltza Zendeako 3. poligonoko 140. lurzatian kokatzen da, lehorreko alorreko landa lurzati gisa kalifikatuta dago, eta ez da ikusten ingurumen balio nabarmenik bertan.

Espedientean Oltza Zendeako Udalak proiektuaren alde emandako txostena jaso da, 2016ko irailaren 1ekoa, baita Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalarena ere, urriaren 17koa.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak aldeko txostena egin du, baina ebazpen honetan biltzen diren baldintzak ezarrita.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea saneamendu proiekturako (bulkada bidezko kolektorea), Paternain-Arazurin, Ororbiako 3. poligonoko 140. lurzatian, Oltza Zendeako udal mugapean. Sustatzailea Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A. da.

2. Baimenak ondoko neurri hauek aplikatzera behartzen du:

–Zangak betetzeko erabiltzen ez diren hondeaketako lurrak hondakindegi baimendu batera eramanen dira edo, bestela, zanga horien ingurunean hedatuko, hodiaren zortasun eremuaren barrenean, ondoko ingurunearekin fisiografia aldetik bat egiteko.

–Harriei, hormigoi hondarrei eta asfaltoari dagokienez,

Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera, edukitzea eta kudeaketa arautzen dituen 23/2011 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko da. Dekretu horrek 105/2008 Errege Dekretua garatzen du.

Hirigintza arloko edukiak:

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gainean dauden edo horren gainean paratu gogo diren jarduerak saneamendu sarera lotzea.

–Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten den jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira eta ez du eraginik izanen. Jarduera uzteak ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharko dituela gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsiz eta/edo kenduz. Alde horretatik, 35/2002 Foru Legearen 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, Udalak eskatuko dio sustatzaileari aitor dezala konpromisoa hartzen duela lurzorua 5 urteko epean gehienez lehengoratzeko, baimendutako jarduera uzten badu.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Oltza Zendeako Udalari, Basozaintzari (Iruñeko barrutia) eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko urriaren 31n.–Udalen Hirigintza Planeamendurako Ataleko burua (Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren ordezkoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 767/2016 Ebazpenaren bidez), Rafael Araujo Guardamino.

Iragarkiaren kodea: F1612340