226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

4. eta 9. arteko aldaketak 2016ko aurrekontuan

Ogasuneko Informazio Batzordeak, 2016ko irailaren 7an erabateko gehiengoarekin emandako irizpenaren ondoren, hasiera batean onetsi dira honako aldaketa hauek 2016ko aurrekontu bakar eta orokorrean: 4.1/2016, 5/2016, 6/2016, eta 7/2016, kreditu sorkuntzaren bidezkoak; 4.2/2016, 8/2016, kreditu bereziaren bidezkoak; eta 9/2016, kreditu transferentziaren bidezkoa. Jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, interesa dutenek epe horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, eta ohartarazten da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, onespena behin betikoa bilakatuko dela, Osoko Bilkurak horren berri jasota.

Gazolatzen, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1612831