2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
1. eta 3. arteko aldaketak 2016ko aurrekontuan
Zizur Zendeako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2016. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 1/2016, 2/2016 eta 3/2016 espedienteak, kreditu berezien bidezkoak.
Espedienteak jendaurrean egon dira 2016ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 21ean, argitaratuta eta ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsita gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen:
1/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA
Kreditu berezia
KONTU-SAILAK | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
0110.45300 | Nasuvinsari 2013ko eta 2014ko 1. s.ko hiri-lurraren kontribuzioa itzultzea | 495.321,00 |
Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinarekin finantzatua | 495.321,00 |
2/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA
Kreditu berezia
KONTU-SAILAK | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
34101.62201 | Zizur Txikiko kirol instalazioak (erregularizatu BEZaren kenkaria) | 552.797,52 |
Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinarekin finantzatua | 552.797,52 |
3/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA
Kreditu berezia
KONTU-SAILAK | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
15105.60001 | Vía-Bidea | 7.000,00 |
BEHEITITZEA GASTUEN KONTU-SAILEAN |
151003.60902 | SAE-Gazolaz urbanizazioa | 7.000,00 |
Ondorioz, aipatu aginduetan araututako onespen prozedurari jarraikiz, gehiengo osoz, honako erabaki hau hartu da:
1. Behin betikoz onestea 2016ko aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak, kreditu berezien bidezkoak.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespena, orok jakin dezan.
Gazolatzen, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1612830