226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 261/2016 prozedura

Francisco Lurueña Rodríguez jauna, Bilboko Lan arloko 7. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Muhammad Shahbaz jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Pak Navarra 2015 SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 261/2016 lan prozesu arruntaren autoetan, epai hau eman da:

Bilbon (Bizkaia), 2016ko urriaren 6an.

Cristina Isabel Padro Rodríguez andreak, Lan arloko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 261/2016 autoak aztertu ditu. Auzia Muhammad Shahbaz jaunak sustatu du Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Pak Navarra 2015 SLren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta.

Erregearen izenean, epai hau eman du:

368/2016 epaia.

Epaitza:

Baiesten dut Muhammad Shahbaz jaunak, soz. arrunta dela eta, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Pak Navarra 2015 SLren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.330,85 euro ordaintzera, gehi %10eko berandutze-interesak.

Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa jartzen ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, eta horren berri eman beharko da epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz, epaia jakinarazi eta bost eguneko epean; bestetik, legelaria edo lan-harremanetako graduatua izendatu beharko da errekurtsoa formalizatzeko.

Errekurtsoa jartzeko, demandatuak kondenaren diru kopuru likidoa sartu beharko du Santander bankuaren 0049-3569-92-0005001274 kontuan (4771-0000-00-0261-16 zenbakia duen espediente judiziala), 65 kodea adierazita, baldintza hori gabe ezin baita errekurtsoa iragarritzat eman. Horren ordez, abal solidarioa aurkezten ahalko da, epemugarik gabea eta kreditu entitateak igorritako lehenbiziko errekerimenduarekin ordaindu beharrekoa, LJLaren 230. artikuluan xedatutako moduan.

Era berean, langile edo kausadun izaera izan gabe edo Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradun izan gabe erregutze-errekurtsoa iragartzen duenak kontu korronte berean 300 euro sartu beharko ditu, 69 kodea adierazita, erregutze-errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina epaitegi honen idazkaritza judizialean aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Ez dute gordailua eta diru kopurua jarri beharko Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 229. artikuluaren 4. idatz-zatian ageri diren pertsonek eta entitateek.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Pak Navarra 2015 SLri jakinarazpena egiteko izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2016ko urriaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, Francisco Lurueña Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: J1612263