2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
Oihan aprobetxamenduen enkantea
Xedea: Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak 2016ko azaroaren 11n hartutako erabakiaren bitartez, plegu itxien bidezko enkantea eginen da, honako oihan aprobetxamendu hauek emateko:
LOTEA | PARAJEA | ZUHAITZ MOTA | MOZKETA MOTA | ZUHAITZ KOPURUA | BALIOESPENA (eurotan) |
1 | Zenbait | Alertzea | bakanketa | 4.285 | 57.763,63 |
1 | Istola | Larizio pinua | bakanketa | 3.400 | 0,00 |
Lizitatzeko hasierako prezioa: aurreko taulan lote bakoitzerako adierazitako balorazioa, BEZa kanpo.
Behin-behineko fidantza: lote bakoitzaren tasazio balioaren %2. Lote bakarra. 1.155,27 euro.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: proposamenak –baldintzen agiriko eranskinetan dauden ereduen araberakoak– eta agiri horren bigarren klausulan ezarritako dokumentazioa Doneztebeko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Egun hori larunbata edo jai egunarekin baldin bada, epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Baldintza teknikoen eta administratiboen agiriak: Interesdunen eskura daude, Biltzarraren Idazkaritzan, Doneztebeko Udalean baitago, eta Nafarroako kontratazioaren atarian.
Proposamenak noiz irekiko diren: Biltzarraren iragarki oholean eta Nafarroako kontratazioaren atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.
Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.
Donezteben, 2016ko azaroaren 14an.–Burua, Juan Miguel Suquilvide Olázar.
Iragarkiaren kodea: L1612814