226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2016ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2016ko azaroaren 14an.–Biltzarreko burua, Juan Miguel Suquilbide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1612812