226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Ordenantza, Etxeko animaliak eta animalia arriskugarriak edukitzea eta animaliak babestea arautzen duena. Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2016ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Santsolgo etxeko animaliak eta animalia arriskugarriak edukitzea eta animaliak babestea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsirik geldituko da Santsolgo etxeko animaliak eta animalia arriskugarriak edukitzea eta animaliak babestea arautzen duen ordenantzan egin aldaketa.

Santsolen, 2016ko urriaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1613071