226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DONEZTEBE

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Deialdia, zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko azaroaren 11n, ebazpen hau eman zuen:

“2016ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an, zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia. Haren 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebatzi dut izangai onartu eta baztertuen behin betiko honako zerrenda hau onestea”.

Onartuak:

MAITE URREAGA BURGUETE

Baztertuak:

Inor ez.

Zehaztea oposizioko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, ordua eta tokia; izan ere, 2016ko azaroaren 29an eginen da, arratsaldeko 17:00etan, Doneztebeko Udaletxean, Mercaderes kaleko 9an, Donezteben.

Hurrengo ariketak egiteko tokia, eguna eta ordua argitara emanen dira 6.2.2 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, eta hori deialdi bakoitzeko.

Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiko burua: Santiago Uterga Labiano.

–Ordezko mahaiburua: Margarita Erdozain Azpilikueta.

1.–Mahaikidea: Cristina Goñi Etxenike (Elizondoko Haur Eskolako zuzendaria).

Ordezkoa: Doneztebeko Haur Eskolak izendatzekoa.

2.–Mahaikidea: Eider Garde Mazkiaran (Arbizuko Haur Eskolako hezitzailea).

Ordezkoa: Arbizuko Haur Eskolak izendatzekoa.

3.–Mahaikidea: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Enplegu Zerbitzuak izendatzekoa.

4.–Mahaikidea: M.ª José Zarranz Oteiza, Doneztebeko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Hark izendatzekoa.

Hizpidearekin baina botorik gabe:

Mahaikide idazkaria: Joaquín Duque Ibarrondo.

Donezteben, 2016ko azaroaren 11n.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1612802