2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRAGA-ERGOIENA
Aurrekontuko 03/2016 aldaketa hasiera batean onetsirik
Lizarragako Kontzejuak, 2016ko urriaren 29an egindako batzarrean, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 03/2016 aldaketaren espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.
Lizarraga-Ergoienan, 2016ko azaroaren 11n.–Alkatea, Xabier Senar Veiga.
Iragarkiaren kodea: L1612747