226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2016ko irailaren 16an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:

1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2017. urterako; %0,4787an mantenduko da (2014. urtetik indarrean dagoena bera).

2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2017. urterako; %0,4366koan mantenduko da (2014. urtetik indarrean dagoena bera).

Udaleko iragarki oholean eta irailaren 29ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko ediktuen bitartez, erabaki hori jendaurrean ikusgai egon da hogeita hamar egunez, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu ahal zezaten.

Erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez denez, behin aitzineko puntuan aipatzen den epea pasata, zerga-tasa horiek behin betiko onartutzat ematen dira.

Lesakan, 2016ko azaroaren 11n.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1612745