226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2016ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko udal aurrekontuaren lehenengo aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuaren eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2016ko azaroaren 18an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1613072