226. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan: Aldazko 18. poligonoko 184. lurzatiaren puska bat sartzea Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2016ko azaroaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Larraungo Udal Planaren aldaketa egiturazko determinazioetan. Horren xedea da Aldazko 18. poligonoko 184. lurzatiaren puska bat hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatzea. Gaur egun lurzati horren puska bat (804’04 m²) hiri-lurraren barnean dago, eta beste zati bat (5.439’19 m²) produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinaren barnean dago. Eskaera Juan Cruz Martirena Sagastibeltza jaunak sustatua da, Promociones Ollin Sustapenak 2004 SLren izenean, eta agiria José Javier Herrera González arkitekto jaunak sinatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Larraunen, 2016ko azaroaren 10ean.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1612733