1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, begirale lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangai zerrenden kontrakoa.
Begirale lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko prozeduran, Isabel Velasco Guinda andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 1450/2016 Ebazpenaren kontra (ebazpen horrek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 14/2016 Ebazpena aldatu zuen, zeinaren bidez onetsi baitziren begirale lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak). Deialdiaren bidez, begirale lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 735/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2016ko azaroaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1612788