223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2016ko azaroaren 2an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantzen onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tafallan, 2016ko azaroaren 8an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1612633