223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

10/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, 2016ko aurrekontuan 10. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.

Gastuen kontu-saila:

1-41200-6100000 “Birgaitze jarduketak Río Mayor ibaian”, 140.717,73 euro.

Finantzaketa: Kreditu berezia kontu-sail honetatik:

1-870 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 140.717,73 euro.

Mendabian, 2016ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1612630