223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren deialdiak

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu, denak 2016ko azaroaren 14koak:

–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, hiri-kontserbazioko arduradun nagusiaren lanpostuan (lorategiak) prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

–Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, lorategietako zerbitzuburu lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

–Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, lorategi-zerbitzuko erdi-mailako tituludun lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea).

Iruñean, 2016ko azaroaren 15ean.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L1612827