223. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1225/2016 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 798/2016 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana).

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 798/2016 Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana).

Plan horren lerroetan (kontratazio epea azaroaren 15ean hasiko da), ENESAk doitu eginen du laguntzaren intentsitatea, zeren eta aseguratutako ekoizpena handitzeak aurrekontu desbideraketa eragin baitu; ukitutako lerroen artean Fruta ustiategietarako estaldura gorakorreko asegurua dago, sektorean oso adierazgarria dena eta hedatze maila handikoa. Aseguruetarako diru-laguntzak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ematen dituenak, ENESAk helburu horretarako ematen dituenen portzentaje bat izanen dira. ENESAk egindako doikuntzak berarekin ekarriko du gastua murriztea Nafarroako Foru Komunitateak ematen duen diru-laguntzan, eta aseguruaren kostua handitzea nekazariarentzat. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren asmoa da ENESAren beheratzeak ekarriko duen gastu murrizketa sistemara itzultzea, horrela Departamentuak aseguru lerro hori kontratatzeko ematen duen diru-laguntza portzentajea handituz.

Horregatik, ebazpen honen xedea da Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 798/2016 Ebazpena aldatzea, alderdi horiek jasotzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Uztailaren 28ko 798/2016 Ebazpena aldatzea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den moduan. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana).

2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honetan agertzen den aldaketa Diru-laguntzei buruzko Datu Base Nazionalean erregistratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko azaroaren 8an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 28an emandako 798/2016 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana)

Oinarri bakarra.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 798/2016 Ebazpenaren I. eranskinaren aldaketa. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru 2017an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana).

Aldatu egin da Fruta ustiategietarako estaldura gorakorreko asegururako diru-laguntzaren portzentajea. 300. lerroa da, uztailaren 28ko 798/2016 Ebazpenaren bosgarren oinarri arautzaileko 1. puntuan zehaztua. Honela idatzita agertuko da:

KODEA

LERROA

N.G.AREN DIRU-LAG.

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, P modulua

%62

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 2. modulua

%55

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 3. modulua

%50

Iragarkiaren kodea: F1612669