219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 1261/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez espektru autistaren nahasmenduak dituzten adingabeek 2016. urtean tratamendua jasotzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.

(http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 321587.

Diru-laguntza emanen zaie espektru autistaren nahasmenduak dituzten hemezortzi urtetik beherako adingabeei, 2016. urtean egindako tratamenduen gastua osorik edo hein batean ordaintzeko. Helburu horretarako 80.000 euroko gastua eginen da gehienez.

Iruñean, 2016ko urriaren 26an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1612513