219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak urriaren 26an emandako 1260/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, garun-perlesia edo antzeko prozesuak dituzten hamasei urtetik beherakoek 2016. urtean Petö metodoaren tratamendua hartzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.

(http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 321582.

Laguntza hauek, garun-perlesia edo antzeko prozesuren bat diagnostikatua izanik, 2016. urtean Petö metodoaren bidezko tratamendua hartu duten hamasei urtetik beherako adingabeentzat dira. Helburu horretarako 116.635 euroko gastua eginen da gehienez.

Iruñean, 2016ko urriaren 26an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1612459