219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Tarifen eranskinaren aldaketa, Ur horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2016ko urriaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen tarifen eranskinaren aldaketa, Ur horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Mankomunitateko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2016ko urriaren 27an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1612399