219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasak

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergan aplikatuko diren urteko portzentaje eta karga-tasak onetsi zituen, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanen dutena:

1.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarrita dauden urteko portzentajeak finkatu dira, zehazki 10.001 biztanletik 50.000ra bitarteko herriei dagozkienak; hain zuzen ere, honako hauek: 3,16; 3,06; 2,86 eta 2,86, hurrenez hurren, denbora epe hauetarako: batetik bortz urtera bitarte; hamar urte bitarte; hamabortz urte bitarte; eta hogei urte bitarte.

2.–Karga-tasa bakarra finkatzea, %18,28, Legean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2016ko azaroaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1612373