219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Uharte Arakilgo Udaleko ohoreen eta goraipamenen gaineko erregelamendua. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2016ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharte Arakilgo Udaleko ohoreen eta goraipamenen gaineko erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, erregelamendua behin betiko onetsita geldituko da, eta ordenantzaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Uharte Arakilen, 2016ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1612259