219. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2017ko zerga-tasak

Udalak, 2016ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“Finkatzea ondoko zergetako portzentaje eta karga-tasak, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen dutenak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,26; landa-lurreko ondasunen gainekoa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko hiru puntu eta hirurogeita bost hamarren, 3,65%.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: ezarritako gutxieneko kuoten gainean aplikatu beharreko indizea, 1,27.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: ondoko ehunekoak edo karga-tasak, lege beraren 175. eta 176. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

–1etik 5 urte arteko aldia.–Urteko portzentajea: 3,02.

–10 urte arteko aldia.–Urteko portzentajea: 3,00.

–15 urte arteko aldia.–Urteko portzentajea: 2,95.

–20 urte arteko aldia.–Urteko portzentajea: 2,95.

Karga-tasa: %14,30.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua.

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Sesman, 2016ko urriaren 31n.–Alkatea, Pedro Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1612387